XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Inozokeria badirudi ere, zero koma sei horren inperfekzioak ere ematen zuen segurtasunik, zertan ukatzen ibili.

Bilbok Buda batzuk atera zituen patrikatik.

- Nahi duzue bat?

- Alkoholarekin? Ezta pentsatu ere.

Nik behintzat alkoholarekin Buda bat nahasteaz paso.

Argi neukan. Houstonek betikoa kontatu zuen. Bere nebarena.

- Behin nebak horietako bat hartu zian eta, ohera sartu zenean, izarei begien pareraino egiten ziean tira erabat izuturik, laborriak jota: uste zian bere ohe gainean, gelako sabaian, putreak zirkuluan ari zirela hegan.

Bilbok mespreziozko keinu bat egin zigun.

Ez genuela ideiarik ere, berak material onekin soilik egiten zuela lan.

Houstonekin bat nentorrela adierazteko beharra sentitu nuen.

- Sinesten dinat, Houston.

Panoramix bat hartu ninan azken aldian, etxera bidean erabat kaotuta basoa zeharkatzen ari nintzela, zuhaitzak beren sustraietatik erauzi eta nire atzetik segika zetozkidala konturatu nindunan.

Gaizki pasatu ninan gero.

Korrika abiatu eta ezkaratzeko atea itxi arte ez ninan lasaiturik hartu.

Beldulgarria zunan pinudi oso bat hire atzetik ikustea.

- Esaten zian nire aitonak ere.

Aluak dituk gero insignisak.

Izorratu beharra zagok insignisekin, txo.